Banda "ON"

ON

ON

Rock

beizama

3315boto

04 Azken so hura - copia.wav 03:46
02 Aurrera begira - copia.wav 04:32
07 Zein - copia.wav 06:59

Biografía

NOR GARA

Itsaso Gutierrez musikariak (Jauko Barik, Keike, eta Xarma taldeetan aritua)  sortutako proiektua dugu, ON. Taldea, 2012ko martxoan jaio zen.  Denis Alberdi (Keike, Brankan) eta Ibai Suarez lagun zituela osatu zen hirukotea.

2013aren otsailan,  taldean hainbat aldaketa suertatu ziren.

ON defendatzen Ekaitz Vegas eta Ekhi Vegas musikariak sartu ziren.

Ekaitz Vegas, Ekinocio taldean aritu ostean proiektu berri honen bidaian murgildu zen, baterian. Eta Ekhi Vegas, esperientzia handiko musikariak baxuarekin bat egin zuen. Hirukote indartsua osatu zuten.

2015ean taldeak pausaldi bat egin behar izan zuen, bizitzaren zoriak beharturik.

2017an, berriz datoz gogotsu euskal eszenara. Eta aurtengoan, Ekhi Vegas ordezkatuko duen Maitane Villabona leitzarra izango dugu baxuan.



 

ONen NORTASUNA

ON, rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute.

 

Itsasoren melodiek jendarten dauden hainbat kezkaren inguruko haserrea adierazten dute, emakumearen begiradatik eta kezketaik abiatuta; hala, euskal rockaren muduan maiz abandonaturik dauden hainbat arlotaz mintzo dira: bulimia, emakueok jasandako tratu txarrak, emakumeok euren bizitza besteen zaintzan galtzeko joeraren inguruan, etab.

Emakumeek euskal rock muduan eredu eskasia handia dutela agerian da, eta talde honek hori bera eskaintzen digu. Bere sustraietan badu emakume konpositore, gitarra-elektrikojole, abeslari eta hizki-egilea. Jauko barik taldearen sorreratik, 1998tik, rock munduan aritu dena.

 

ONen IBILBIDEA

Taldea, 2012an taldea jaio zen.

2012an lehen diska grabatu zuten, Bilboko Koba estudioan Xanpe teknikari izanik. Hau autoekoiztua kaleratu zuten.

Ikasle Abertzaleak-ek abenduan egin zuen V. Kongresuaren kanta sortu zuten. Fermin Muguruza eta Andoni Delirium Tremens-en kolaborazio bikainekin.

2012ko udan, Donostiako IZANPIRATA lehiaketako irabazle suertatu ziren, eta aitzaki horrekin, Neu Nabigatzera kanta egin zuten, Fer ?Apoa?ren kolaborazioarekin.

 

2014ean Zein izeneko bigarren lana  autoekoiztua kaleratu zuten.

2014an, Zuzeneko Taupadak proiektuaren kanta sortu eta grabatu zuten.

2014tik 2015era  Euskal Herriako hainbat txokoetako oholtzetan aritu ziren; baita Asturias, Madril eta Bartzelonan ere.

2017an bueltan datoz oholtzetara, taldekide berri batekin gogotsu eta indartsu!

Quiénes somos

  • MAITANE VILLABONA - BAXUA ETA KOROAK
  • EKAITZ VEGAS - BATERIA
  • ITSASO GUTIERREZ - GITARRA ELEKTRIKOA ETA AHOTSA NAGUSIA

Trabajos Editados

2012an lehen diskoa kaleratu genuen
2014an bigarren diskoa kaleratu genuen, "Zein" izenpean
Biak autoekoiziak-

Volver al listado de bandas

#BandenLehia2017

Vota por tu banda favorita, compartelo en las redes sociales y consigue un pase directo para Bilbao BBK Live 2018.