Epaimahia

Banden Lehia 2017 :: Epaimahaia

Urtero bezala, publikoa eta epaimahai profesional batek aukeratzen dute zeintzuk diren banda finalistak eta zein izango den edizio honetako banda irabazlea, azaroaren 24an ospatuko dugun zuzeneko ekitaldian.

Aurtengo epaimahaia kide hauez osatuta dago:

XABI HOO

XABI HOO

Enkore taldeko abeslaria.

RITXI AIZPURU

RITXI AIZPURU

Ritxi Aizpuru erredaktore izan da Muskaria eta El Tubo musika aldizkarietan eta prentsan idatzian kolaboratzaile, baita egun ere. 1990tik 2007ra disko argitaratzaile Oihuka diskoetxean, 2007tik aurrera Baga-Biga musika ideiak bulegoan diskoak argitaratzen ditu.

MAIA MURUAGA

MAIA MURUAGA

Maia Muruaga (Donibane Lohitzune, 1977), irrati esataria eta kazetaria  da. Gaur egun, iparraldeko Gure Irratia, Xiberoko Botza, Irulegiko  Irratia eta Antxeta Irratia biltzen dituen "Euskal Irratiak"  federazioan egiten du lan. Antxeta Irratian 2002tik. Egun, kultur  magazin bat eta asteroko musika emankizun bat bideratzen ditu Euskal Irratietan.

LAST TOUR

LAST TOUR

Last Tour musika munduko enpresa gazte eta berritzailea da. Ekitaldi eta jaialdien antolaketaz arduratzen dira. Enpresa honek Bilbao BBKLive jaialdia antolatzen du ere.